Saioa oso mendi berezia da, enblematikoa Nafarroan. Alde batetik, mendi honen izena ere emakume askok daramate. Eta, bestetik, Artesiagako lepotik eta Saioan erortzen den euritik Arga ibaia jaiotzen da. Arga ibairik nafarrena dela esaten da; izan ere, 145 kilometroko ibilbidea Nafarroatik igarotzen da oso-osorik, komunitatea iparraldetik hegoaldera zeharkatuz.

Baztan ibarreko eta Bidasoako mendietako gailurrik garaiena da Saioa, 847 metroko altuera duen Belateko mendatearen ekialdean kokatua dago. Belar-gailurrez eta tontor biribilez osatutako mendigunea da, Belate (847 m) eta Artesiaga (900 m) mendateen artean.