Gorbeiako natura parkea Araba eta Bizkaia arteko Gorbeia mendiak (1.481 m) menderatzen duen 20.016 hektareako lurraldea da. Euskal Herriko parke naturalik handiena da.
Eusko Jaurlaritzak 1994ko ekainaren 21ean izendatu zuen natura parke.
HISTORIA
100 milioi urte atzerago urak estaltzen zuen Gorbeiako natura parkea. Geroago materialak tolestu egin ziren eta gainazalera igo ziren. Mila urteren ondoren, izaki bizidun askok kolonizatu zuten lurraldea, besteak beste, pagoak, haritzak, arteak, eta abarrek.
Baso sakonak sortu ziren. Aireko kondizio klimatikoek oztopatzen zuten Gorbeiaren tontorreko zuhaitzen haziera, horregatik belardia dago hor; Beste gune batzuetan, prezipitazioak zati bustiak eratu zituen.
EZAUGARRIAK
- Klima: Bizkaiko eta Arabako klimen ezberdintasunak eragina du geologian eta floran. Iparraldean, klima atlantikoa izanik, prezipitazioak ugariagoak dira. Hegoaldean, ordea, klima kontinentala da. Klima atlantikoaren eta kontinentalaren arteko muga dugu Gorbeiako tontorra.
- Erliebea: parkeak 500 bat zulo ditu, 100 km guztira. Neolitiko meatokiak daude eta monumentu megalitikoak. Horiek direla eta, suposatzen da artzainen elkarteak zeudela.
- Geologia: Bizkaian Aldamin edo Lekanda bezalako kareharrizko tontor zorrotzak dira nagusi; Araban, aldiz, tontor biribilduak daude silizeo harrien gainean (Berretin edo Oketa, esate baterako)
- Basoak: pagoak dira Gorbeian azalera gehien hartzen duten zuhaitzak, 6000ha alegia. Haritzak eratutako basoak urteetan zehar moztu egin ziren baso-landaketak eta nekazaritza lursailak ezartzeko. Ibai-ertzeetako basoak hedadura gutxikoak izan arren, garrantzia handikoak dira ibaien aniztasunari eusteko. Gorbeian ondo zaindutako ibaien adibide ugari ditugu: Arratia, Arnauri, Baias, Arralde, Ugalde…
- Fauna: Gorbeian bizi diren animalien artean oreina da ezagunena. Guztira 167 ornodun espezie daude inguru horietan, besteak beste, igaraba, lepahoria, muxar grisa, amuarraina eta okil beltza.
- Hegazti harrapariak: Gorbeiako natura parkean bizi dira aztorea, gabiraia, arrano sugezalea, belatz handia, sai zuria.

DEBEKU GARRANTZITSUENAK
- Sua piztea.
- Zaborra botatzea.
- Baimenik gabe ibilgailuz ibiltzea.
- Landareak moztea eta animaliak gogaitzea.
- Kanpatzea.