ALLEKOKO BIRA (3,2 km)
Ingurune hau Lizarrusti Parketxetik hurbil egonagatik ere, ezezaguna da; baina berezitasunak ditu. Harkaitz biluziak Ipar haizearen ufada hotzetatik babestuta, bidezidorra harriz, goroldioz eta pagoz egindako paisaian murgiltzen da. Ipuinetakoak diruditen leku horiek aintzinako garaiak ekarriko dizkigute gogora. Ikazkinak, artzainak, egurketariak eta estraperlistak ibili ohi ziren bide horietan orain asko ez dela.
IBILBIDEAREN EZAUGARRIAK:
-Iraupena: 01:00h
-Zailtasun maila: Ertaina
-Luzera: 3.2 km
-Hasiera: Lizarrusti (Ataun)
-Amaiera: Lizarrusti (Ataun)
-Eskualdea: Goierri
MALLOETAKO ZEHARKALDIA (12,5 km)
Zeharkaldi berezia da hau. Aralarko parajerik bortitzenetakoa da, Malloak osatzen dituzten Aralarko gailurrik altuenetakoak daude bertan. Zerra baten hortzak balira bezala, bidean aurrera eginda, mendi puntak eta mendi lepoak tartekatzen zaizkigu. Alde batera Araitz bailarako herribildu, baserri, larre eta basoak ikusten dira. Beste aldera, Aralarrek eskaintzen duen paisaiarik ederrenetarikoa dago, mendi eta haranez osatua eta harkaiztsua, beste eratakoa dirudiena.
IBILBIDEAREN EZAUGARRIAK:
-Iraupena:05:15h
-Zailtasun maila: Zaila
-Luzera: 12.5 km
-Hasiera: San Martin (Amezketa)
-Amaiera: Igaratza (Enirio-Aralar)
-Eskualdea: Tolosaldea
GAZTAREN IBILBIDEA: LIZARRUSTI-ORDIZIA (23,7 km)
Aralarko eta Aizkorri-Arazko Natur Parkeak lotzen dituen ibilbide honetan, gaztaren ekoizpenean dauden arlo desberdinak ikusi ditzakegu: artaldeek, haien esnearekin egindako gazta saltzen den merkatuetaraino. Bidean artzain-txabolak, saroiak, bentak, artzaintzaren eta gaztaren museoak eta artzain eskola daude. Baita ere, artzainen bizitza- eta heriotzarekin lotura zuzena duten hainbat megalito. Horretaz gain, burdinola- eta meatze-arrastoak, santutegiak eta elizak eta beste hainbeste giza eraikin ere ikusgai dira.
IBILBIDEAREN EZAUGARRIAK:
-Iraupena: 07:30h
-Zailtasun maila: Zaila
-Luzera: 23.7 km
-Hasiera: Lizarrusti (Ataun)
-Amaiera: Ordizia
-Eskualdea: Goierri