Aralarko mendilerroa Euskal Herriaren bihotzean dagoenez, betidanik euskal mitologiaren kokaleku garrantzitsua izan da: horren ondorioz, bertan gertatutako kondaira eta kontakizun multzo ugaria dago.

ARALARKO DAMA

Amezketa udalerriko Ugarte auzoan Zubin izeneko baserri bat ba omen zen, baserri honen inguruko basoan Azari-zulo izeneko leizea kokatzen zen, hau aldetik batetik bestera zihoan denboraldian Aralarko Damak atsedenlekutzat erabiltzen zuen.

Esan ohi denez, aipatutako Dama hori, antzinako garaietan alaba txarra izandako bat omen zen, beregain amaren madarikazioa erori zelarik:

« Deabruek eramango al haute! »

Berehala, su eta garretan estalirik amaren begi bistatik desagertu zen.

Txandaka Aralar, Aizkorri eta Murumendiko leizeetan bizi omen da. Sorgin hau mendi batetik bestera doan gauetan trumoi eta trumoi-soinu ikaragarriak entzuten omen dira.

Behinola, domina eta eskapularioz ongi hornitutako bi gizon indartsu Damaren leizera hurbildu omen ziren, modu honetan sorgin hau benetan han bizi zen jakiteko asmoz. Hantxe bertan topatu zuten, urrezko bi kandelen aurrean bere ile luzea horraztuz.

Bi gizonen izateaz ohartu bezain azkar, leize zuloaren sakontasunean ezkutatu omen zen, kandelak han bertan utziaz.

Bi gizon haiek kandelak bereganatu eta kontu handiz gordez euren etxera eraman zituzten. Baina horrat, euren etxeetara ailegatzean, kandelak jada apo bilakatuak zeuden.

https://eu.wikipedia.org/wiki/Aralarko_Dama 

https://jalgimundura.wordpress.com/2013/12/20/gogoratzen-al-gara-gure-arbasoez/

TEODOSIO GOÑIKOA 

Nafarroako Goñerri haranean, 707. urtean, Teodosio izeneko zalduna bizi omen zen, emaztea Konstantza Butroekoa zuena.

Ezkondu eta handik gutxira, Teodosiok etxea utzi eta musulmanen aurka borrokatzera abiatu zen. Konstantza anderea bakarrik geratu zen bere jauregian, Teodosioren gurasoekin batera. Hauei begirunez logela nagusia utzi zien Konstantzak, bera beste gela txikiago batean geratuz.

Teodosio, gaztelura bidean garaile itzultzen ari zenean, deabrua basajaun edo erromes gisa mozorrotua agertu zitzaion, eta bere emazteak morroi batekin iruzur egiten ziola esan zion.

Teodosioren oroigarria Goñiko herrian.

Teodosio, bere onetik aterata, lauhazka bizian heldu zen etxera. Egunsentia baino lehen jauregian sartu, gela nagusirantz jo eta sutan zegoela, daga zorrotik atera zuen. Ohean zegoen bikotea behin eta berriz sastatu zuen, bere emaztea eta honen maitalea zirelakoan.

Irainaren mendekua hartu zuelakoan, etxetik atera eta, hunkituta, orduan mezatik zetorren emaztea topatu zuen. Honek bere ohean lo zirenak eta erail zituenak bere gurasoak zirela esan zion. Hilketagatik beldur, Iruñera jo zuen gotzainari barkamena eskatzeko asmotan. Honek, izututa, Erromara bidali zuen Goñiko Jauna Aita Sainduak berak absolbitu zezan. Teodosio erromes joan zen Erromara eta Aita Santuak gerritik kate astunak eramanez Aralarretik alderrai ibiltzeko penitentzia jarri zion, higadurak kateak askatu arte. Hori zatekeen Jaungoikoaren barkamenaren ikurra.

Mendilerro horretako leizeetan Herensuge bizi zen, inguruko baserritar eta nekazariak erasotzen zituena. Beldurtuta, larraundarrek urtero herensugeari pertsona bat ematea erabaki zuten, honek besteak eraso ez zitzan. Teodosio handik zebilela, zorigaiztokoa topatu eta bere tokia hartu zuen pertsona haren bizitza salbatzeko asmotan.

Gau hartan izugarrizko ekaitza izan zuten mendian. Teodosiok dunbots izugarria entzun zuen leizean eta zer eta Herensugea agertu zen irensteko. Teodosio, babesgabe, belaunikatu eta San Mikelen babesa erregutu zuen. Une hartan, zalaparta handiz, buruan gurutzea zeramala goiaingerua agertu eta herensugea hil zuen “Nor Jaungoikoa bezala!” oihukatuz. Segidan, Jaungoikoak Teodosio barkatu eta kateak askatu ziren.

Etxera itzuli eta bertan emaztea zuen zain. Biek, esker onekoak zirenez, Aralarreko tontorrean Mikel goiaingeruaren omenezko tenplua eraiki zuten, Done Mikel in Excelsis izenekoa.