1899. urtean, XX. mendeari hasiera emateko Leon XIII aita santuak, deia egin zuen kristauak ziren mendi altuenetan gurutze bat eraikitzeko.  José María de Urratxa, zigoitiko artzipreste buru zela, Gorbeia mendiko muinoan, gurutze bat eraikitzea akordatu zuen. Lan hau Casto de Zabala eta Ellacuriaga arkitektoei ezarri zitzaien. 

LEHENENGO GURUTZEA

1901. urteko ekainaren 16an, 33’33 metroko altuera zuen gurutzea eraiki zuten eta haren zabalera 14’5 metrokoa zen. Lehendabiziz pentsatua izan zen 1900. uretan inauguratzeko, baina obrak atzeratu izan zirela eta, 1901. urtekoa azaroaren 12an zabaldu egin zen. Haren inauguraziora joan ziren artzain batzuk aurreikusi zuten gurutzea ez zuela asko zutik iraungo eta horrela izan zen. Hurrengo hilabeteko 12. egunean, jauzi egin zen.

BIGARRENGO GURUTZEA

Aurreko gurutzea jauzi baino denbora gutxira, hurrengokoaren obrei hasiera eman zitzaien. 22 hilabete geroago, 1903ko urriaren 1ean, bigarren gurutzea inauguratu zen Gorbeian. 

1906ko otsailaren 12an, haize bolada haundi batek gurutzea suntrsitu zuen. 

HIRUGARREN ETA GAUR EGUNGO GURUTZEA

1907. urtean, gaur egun arte izan dugun gurutzearen obrak hasi zituzten. Oraingoan 17’23 metroko altuera duen estruktura eraiki zuten. Aurrekoak izan zuten arrakasta txikiaren ondorioz, hurrengo egonkorragoa izateko, hormigoia jarri zuten gurutzearen zoruan. Lotura-puntutik gurutze latindar bat ateratzen da, besoak ekialdera eta mendebaldera begira dituena. 

1963ko ekainaren 23an, erlijio-multzoa Grupo Alpino Baskoniak instalatutako Begoñako Ama Birjinaren irudiarekin osatu zen (1967an berriro brontzez jarri beharko litzateke).

1991n, zaharberritu eta margotu zen gurutzea, berdina egin zuten 2019ko ekainean.

KOPLA

1940. urtean, Bilboko musika-banda batek, Gorbeia mendiari buruzko kopla bat sortu zuten. Honela du izena: En el monte Gorbea

File:Indalecio Gorbeiako gailurrean.jpg

De las montañas vascas

la que más quiero voy a citar.

A la que más venero

con gran cariño voy a cantar.

En el monte Gorbea

en lo más alto hay una cruz de amor,

haciendo guardia en ella

al valle Arratia donde eres tú.

Al son de los cencerros

los rebaños a pastear van.

Y yo pensando en Mari

toda la vida me voy a estar.

Marichu ven, óyeme bien.

esta canción de amor, de amor

que suele ser amanecer

al toque de oración.

Marichu sube al monte y verás

a la cruz del Gorbea brillar

y en lo más alto tú gritarás:

¡¡Aurrera mutilak!!

Archivo Iñaki García Uribe

https://es.wikipedia.org/wiki/Monte_Gorbea aldatuta