Aralar Euskal Herriaren erdialdeko mendilerro bat da. Ipar-mendebaldean Gipuzkoa du, eta hego-mendebaldean Nafarroa Garaia, 1994 urteaz geroztik natura parke da, eta horko interpretazioguneak Lizarrusti mendatearen gainean du egoitza. Aldiz, Nafarroa Garaiaren aldeko mendiak mendikate guztiaren bi heren dira, eta Araitz haranera begira dauden mendi ikusgarriei Aralarko Malloak deritze.
https://eu.wikipedia.org/wiki/Aralar


