Non aurki ditzakezu adierazle horiek? Izan ere, lurrean dauden harkaitzetan, harkaitz-hormetan, zuhaitz-enborretan, zurezko zutoin eta hesoletan eta abarretan 50 metro inguru egon ohi dira elkarrengandik bereizita, ibilbide zailagoetan. Ibilbideak zailtasun handirik ez badu, seinaleak urrunago egon daitezke.
Hiru koloretan sailkatzen dira eta bakoitza bere esanahia du:
-Adierazle gorri eta zuriak ibilbide luzeetarako erabiltzen dira, minimo 50km izan behar dituzte (GR)
-Adierazle hori eta zuriak ibilbidde txikietarako erabiltzen dira, 10km-50km tartekoak dira (PR)
-Adierazle berde eta zuriak ibilbide lokaletarako erabiltzen dira, maximoa 10km dira (SL)
Bakoitzeko lau mota daude:




Beste motatako adierazle bat dago: Mugarriak.
Mendiko ibilbidetan aurkitu ohi diren seinaleak dira, eta piramide formako harriekin irudikatuta daude, beste batzuen gainean. Bere funtzioa, hau da, bide zuzenetik joatea.
Horrelako seinaleek irudikatzen dituzten ibilbidetatik jarraitzeko modua mugarritik mugarrira joatea da; izan ere, baten ondoan daudenean, urrunean hurrengoa ikusten da, galerarik izan ez dezan. Ibilbidearen punturen batean leku berean bi mugarri aurkitzen baditugu, esan nahi digu erditik igaro behar dugula, ibilbiderik errazena edo egokiena dela iradokitzen baitu.

https://www.nuestrasescapadasenfurgo.com/post/se%C3%B1alizaci%C3%B3n-de-senderos